Enpresa teknikoetara eramaten dugu beren bidez nekez aurki dezaketen talentua, eta imajinatu ere ezingo lituzketen proiektuetarako hautagaiei atea irekitzen diegu.
Diseinua eta garapena dira lehen urratsak merkatuari bere eskakizunak beteko dituen produktu bat eskaintzeko prozesuan. Diseinuaren eta garapenaren emaitzek produkzio-jardueretarako eta kalitate-kontroleko, ikuskapeneko eta saiakuntzako prozesuetarako sarrera-elementu gisa balio dute.
Lehiakortasun-abantaila handi gisa, “Time to Market”-en murrizketak ingeniaritza-faseetan esfortzuak areagotzea eragin du, arazoak lehenbailehen identifikatzeko, ondorengo birdiseinu garestiak saihestuz.
Simulazio-tresnak garatzearen, sinplifikatzearen eta jendarteratzearen ondorioz (CAE), gaur egun edozein enpresak aplika ditzake bere diseinu- eta garapen-prozesuan, epeak laburtuz, garapen-kostuak merkatuz eta luzera begira aftermarket arazoak murriztuz.
IDDTEKen 15 urte baino gehiago daramatzagu produktuen bizi-zikloaren fase guztietan parte hartzen, eta adituak gara zure proiektua arrakastara eramateko behar dituzun ingeniariak eta teknikariak identifikatzen.
peskari gehien duten profil teknikoak
Gure ezagutza elektronikoak ingeniaritza eta honen arloa osatzen duten hainbat teknologia hartzen ditu:
teknologiak eta erremintak
Produktuaren diseinu eta garapena
sektoreak
Know-how eta industria teknologiko nagusietan presentzia
eskaintza aktiboak
Produktuaren diseinuaren eta garapenaren ingeniariak eta teknikariak
Ez duzu aurkitzen bilatzen ari zaren eskaintza?
informazio gehiago nahi duzu
ingeniarien hautaketari eta outsourcing-ari buruz?