Talentu tekniko kualifikatua lortzeko zure arazoei erantzuten diegu

Outsourcing

Langile teknikoak kontratatzeko balio segurua, espezialistek egina

Gero eta lehiakorragoa eta zalantzagarriagoa den industria-merkatuan, outsourcing-a da zure proiektuei erantzuteko malgutasuna ematen dizun tresna.

Gurekin behar duzun neurri eta denboran handitu zaitezke. Eta gainera, egitura-karga erantsirik gabe.

Pausua eman aurretik zalantza asko sor dakizkizuke, jarraian ohikoenak argituko dizkizugu. Zalantza gehiago baduzu, jarri gurekin harremanetan eta pozik entzungo dugu behar duzuna.

Zergatik azpikontratatu profil kualifikatuak?

Ingeniarien Outsourcing-a da formularik malgu eta eraginkorrena zure ingeniaritza-taldea aldi baterako handitzeko, eta egitura-kostuak gehitu gabe egin dezakezu.

IDDTEKeko teknikariak zure proiektuetan integratzen dira, bulegora joanez edo telelanaren modalitatean (edo mistoan).

Zergatik lan egin IDDTEKekin?

Teknologia guztiontzat eskuragarri dagoen egungo testuinguruan, pertsonak dira elementu bereizgarria.

IDDTEKen, teknologiaz haratago, gure taldearen talentua eskaintzen dizugu zure proiektuak aurrera eramateko. Taldeko pertsonak egokiak izan daitezen arduratzen gara.

Kostu gehigarririk gabe behar duzun lanposturako hautaketa-prozesua egiten dugu.

Lehenengo aldiz azpikontratatzen duzu ingenieritza bat?

Inoiz azpikontratatu ez baduzu, jakin behar duzu ehunka enpresei euren beldur eta zailtasunak gainditzen lagundu diegula. Eta proiektu handiago eta konplexuagoak aurrera eramateko behar zuten jauzi kualitatiboa egitea lortu dutela.

Nolakoa da prozesua?

Gurekin harremanetan jartzen zarenean, zure beharrak jasotzen ditugu, aztertu egiten ditugu eta, lanpostu gehienetarako, astebetean hautagai interesgarri eta interesatuak aurkitzen ditugu prozesua baloratu eta martxan jarri ahal izateko.

15.000 hautagai baino gehiago ditugu gure BDDn, eta horietako asko jarraipenean daude, euren proiektua noiz sortuko zain. Zurea bada, dena azkarragoa da!

Konfidentzialtasuna

Ezagutzaren aroan, konfidentzialtasuna ez da aukerakoa, funtsezkoa baizik. Lankidetza hasi aurretik, konfidentzialtasun-akordio bat sinatzen dugu beti, zure enpresaren informazio guztia babestuta gera dadin.

Punta-puntakoak diren enpresekin esperientzia daukagu, eta horri esker, konfidentzialtasun hori definitzeko orduan orientatu zaitzakegu.

Elkarrekin garatzen ditugun proiektuen jabetza intelektuala eta industriala beti egongo da zure enpresan.

Lagun zaitzakegu?

Gure zerbitzuei buruzko edo zuregatik edo zure enpresagatik egin dezakegunari buruzko zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Zuk zeuk aukeratu dezakezu nola:




    Datuen arduraduna: IDDTEK. Datuen helburua: gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen merkataritza-harremana eta bidalketa. Datuak biltegiratzea: Cloudflaren dagoen datu-basea. Eskubideak: edozein unetan zure informatizoa mugatu berreskuratu eta ezabatu dezakezu.

    Onartzen dut pribatutasun politika