Hautaketa-prozesuak berezko gisa bizi ditugu, enpresari behar dituen profil teknikoak soilik eskainiz, eta hautagaiak zainduz, prozesuaren emaitza arrakastatsua izan dadin.
“Serieko fabrikazioa eta ekoizpena” jakintza-arloak barne hartzen ditu prozesuak, ekoizpen- eta logistika-baliabideak behar bezala definitzeko, baliozkotzeko, ekoizpen-fasean gauzatzeko eta kostu, kalitate eta epe parametroak etengabe hobetzeko beharrezkoak diren jarduera tekniko guztiak.
Fabrikazio-ingeniaritzak goiz hasi behar du, nahiz eta produktuaren diseinua behin betikoa ez izan. Honi diseinu eta fabrikazioko ingeniaritza konkurrentea edo Design for Manufacture (DFM) deitzen zaio. Onurak asko dira, batez ere diseinuaren eskakizunak prozesuen benetako gaitasunetara egokitzea.
Produkzio-bitartekoen definizioak honako hauek hartzen ditu bere baitan: makinak edota produkzio-lerroak hautatzea, tresnak eta bitarteko osagarriak diseinatzea, mekanizazioaren CAM programazioa, PLCak edota robotak programatzea, fabrikazio-ibilbideak eta eragiketa-fitxak definitzea, ikuskapen-fitxak, etab.
Produktua eta prozesuak Kalitate Ingeniaritzako taldeak balidatu ditzake, sektore bakoitzean aplikatu beharreko araudiaren arabera.
Erosketen eta logistikaren ikuspegitik, hornitzaileekn edukiko den harremana arautuko duten hornidura-katea, erosketa-baldintzak, entrega-epeak eta adierazleak edo KPIak zehaztuko dira.
Azkenik, SOPren (Start of Production) ondoren serieko ekoizpena abiarazi ondoren, kostuaren, kalitatearen eta epearen KPIak hobetzera bideratuko dira jarduerak, ekoizpenaren antolaketan eta prozesuan doikuntzak sartuz eta baita produktuan aldaketak eginez ere.
IDDTEKen esperientzia handiko talde bat daukagu. Talde honek produktu industrial bat fabrikatzeko ezinbestekoak diren jarduera guztietako profil teknikoak ezagutzen ditu.
eskari gehien duten profil teknikoak
Gure ezagutza elektronikoak ingeniaritza eta honen arloa osatzen duten hainbat teknologia hartzen ditu:
teknologiak eta erremintak
Fabricación y producción en serie
sektoreak
Know-how eta industria teknologiko nagusietan presentzia
eskaintza aktiboak
Serieko fabrikazioko eta ekoizpeneko ingeniariak eta teknikariak
Ez duzu aurkitzen bilatzen ari zaren eskaintza?
informazio gehiago nahi duzu
ingeniarien hautaketari eta outsourcing-ari buruz?